2025 urtean zehar, elikagaiei buruzko 4898 jakinarazpen izan dira. Horietatik, 1367 (%28) alertak izan dira (1201 2024an), 2179 (%44,5)   informazio-jakinarazpenak (2035 2024an) eta 1352 (%27,5) mugan egin diren ukapenak (1578 2024an).

Arrisku guztietatik, iruzurrak eta kutsadura biologikoak dira jakinarazpen gehien eragin dituztenak, %22 eta %20 hurrenez hurren, iruzurren kasuan % 19,5etik gora eta % 21etik behera kutsadura biologikoarenean, aurreko urtearekin alderatuta. Hirugarren posizioa partekatzen dute fitosanitarioen hondakinak eta toxina naturalak, biak % 18,5ekin. 2024ko ehunekoekin alderatuta, fitosanitarioen hondakinak % 21tik jaitsi dira eta toxinak % 17tik igo. Kutsadura kimikoa, produktuen egoera higienikoa eta metal astunak ia ehuneko berdinetan, denak % 4,5 inguru, ia aurreko urtean bezala.

Hauek dira antzemandako arriskuei dagozkien urteko portzentaiak:

Kutsatutako produktuen jatorriari dagokionez, urtean zehar, aipatu behar da Europak (%44,5) eta Asiak (%33,5) eragin dituztela jakinarazpen gehienak. 2024 urtearekin konparatuta, Europak %41 izan zuen eta Asiak, berriz, %35,5.

RASFF elikagaiak: 2025 urteko laburpena