Yohimbea (Pausinystalia johimbe zuhaitzaren azaletik ateratzen den osagai botanikoa) eta bere prestakinak elikagaietan erabiltzeak osasunarentzat eragin kaltegarriak izan ditzakeenez eta ziurgabetasun zientifikoa zegoenez, substantzia hori Europar Batasunaren kontrolpean geratu zen, eta 1925/2006 Erregelamenduaren, elikagaiei bitaminak, mineralak eta beste zenbait substantzia zehatz gehitzeari buruzkoa, C ataleko  III. eranskinean sartu zuen.

 

Substantzia C atalean sartu ondoren, 4 urteko epea ematen da ebaluazio-espedienteak aurkezteko. Ez zaionik ESEAri inolako datu zientifikorik aurkeztu ezarritako epean, egiaztatzeko Yohimbea ez dela kaltegarria, 2019/650 Erregelamendua argitaratu da, 1925/2006 (EB) Erregelamenduaren III. eranskina aldatzen duena. Horrekin, Yohimbe eta bere prestakinak A atalean sartzen ditu; beraz, debekatu egin da elikagaiei gehitzea edo elikagaiak fabrikatzeko erabiltzea.