Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) argitaratu egin du Data markatzeari eta lotutako elikagaien informazioari buruzko orientazio-gida: 2. atala (elikagaien inguruko informazioa)Gida berri hau abenduan argitaratutako Data markatzeari eta lotutako elikagaien informazioari buruzko orientazio-gida: 1. atala (datak markatzea) gidaren jarraipena da. Aipatutako lehenengo atalak elikagaien enpresen operadore ekonomikoei lagundu nahi die, beren produktuen data markatzeko modua erabakitzen (iraungitze-data eta kontsumo lehenetsiaren data).

 

Bigarren argitalpen honen xedea da elikagaien hornitzaileei laguntzea kontsumitzaileei elikagaiak gordetzearen eta horiek segurtasunez kontsumitzeko epeen inguruan eman beharreko informazioa zein den erabakitzen. Gida Europako Agintaritzako adituek egin dute eta datak markatzearen inguruko informazioa emateaz gain, kontsumitzaileari beste argibide batzuk ematea beharrezkoa den edo ez erabakitzeko irizpideak eskaintzen ditu.