Aromak ez dira berez kontsumorako substantziak. Elikagaiei gehitzen zaizkie usain edo zapore bat emateko edo usaina edo zaporea aldatzeko; izan ere, elikagaien ekoizpen-prozesuen ondorioz, ezaugarri organoleptikoak aldatu egiten dira.

 

Honako kategoria hauek osa ditzakete: sustantzia aromatizatzaileak, prestakin aromatizatzaileak, prozedura termikoen bitartez eskuratutako aromak, ke-aromak, aroma-aitzindariak edo beste aroma edo aroma-nahasketa batzuk.

 

Berezi@: elikagai – aromak – ELIKA (2015)
Elikadura-aromei buruzko galderak eta erantzunak – AECOSAN

AROMEN ADIERAZPENA

 

Aromak elikagaien osagaien zerrendan agertu behar dira, “aroma” gisa edo izen espezifikoago batekin (E zenbakia). Gainera, oso-osorik iturri naturaletatik eskuratu direnean, “naturala” terminoa erabili ahal izango da.

SEGURTASUNA EBALUATZEA ETA BAIMENTATZEA

Europar Batasunean erabiltzen diren aroma guztiak ebaluatu eta baimendu egin behar dira. Horretarako, kantitate horietan seguruak direla frogatu behar da.

 

2003az geroztik, Elikadura Osasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) milaka substantzia aromatiko ebaluatu ditu eta zerrenda bat argitaratu du baimendutako elikadura-aromekin.

 

Substantzia aromatizatzaile bat baimendu daiteke baldin eta berau erabiltzeko honako baldintza hauek betetzen badira:

  • Ez du arriskurik eragin behar kontsumitzaileen osasunerako, eskuragarri dauden froga zientifikoetatik abiatuta; betiere, proposatutako kantitateetan erabiltzen badira.
  • Horiek erabiltzeak ez ditu kontsumitzaileak nahasiko.

 

Datu Basea – EBn baimendutako aromak

Eguneratze data: