Malgutasunaren kontzeptua 852/2004 (EB) Araudian agertzen da lehenengo aldiz. Sektore batzuek ikuspegi malgua izan dezakete Autokontrol Sistemak ezartzean, hala lehengaiak ekoiztean nola elikagaiak eraldatzean.

Europako arautegiak onartzen dituen malgutasunari buruzko aginduek salbuespenak eman edo baldintzak egokitzen dituzte. Autonomia-erkidego bakoitzeko osasun-agintaritza eskudunak finkatzen ditu irizpide eta metodologia espezifikoak.

Malgutasuna komenigarria da, elikagaien edozein ekoizpen-, eraldatze- eta banaketa-fasetan metodo tradizionalak erabiltzen jarraitu ahal izateko. Hala ere, malgutasunak ezin ditu arriskuan jarri elikagaien higiene-helburuak.

Eusko Jaurlaritzak 76/2016 Dekretua argitaratu du. Araudi-esparru berri horrek aukera ematen dio nekazaritzako elikagaien sektoreari erkidegoaren eskakizunak ustiategi txikien ezaugarri berezietara egokitzeko, une oro euren ekoizpenen segurtasuna bermatuz. Dekretua ekoizpen-bolumen mugatu bat (dagokion Jarraibide Teknikoan ezarriko da) duten nekazaritzako elikagaien enpresa txikiei aplikatuko zaie.

 

76/2016 DEKRETUA, maiatzaren 17koa, Euskadiko nekazaritzako elikagaien ekoizpeneko hainbat arlotan betekizun higieniko eta sanitarioak egokitzeko baldintzak ezartzeko dena

Posterra: Baldintza higieniko eta sanitarioen malgutzea arautzen duen Dekretua – ELIKA (2016)

Eusko Jaurlaritzak EHAAn argitaratu berri ditu Euskadiko ustiategi txikietara egokituriko betekizun higieniko eta sanitarioak ofizialki ezartzen dituzten Aginduak; zehazki, arrautzak eta esnekiak ekoizten eta merkaturatzen dituzten ustiategiei dagozkiena.

Arau hauek Dekretu orokor batean dute oinarria, 76/2016 Dekretuan hain zuzen ere, Euskadiko nekazaritzako elikagaien ekoizpeneko hainbat arlotan betekizun higieniko eta sanitarioak egokitzeko baldintzak ezartzen dituena

 

AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 12koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena eta Osasuneko sailburuarena, A kategoriako arrautza ez industrialetarako baldintza higienikoak eta sanitarioak egokitzeko arau tekniko zehatzak onartzen dituena.

AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 12koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena eta Osasuneko sailburuarena, esneki eta izozkietarako baldintza higienikoak eta sanitarioak egokitzeko arau tekniko zehatzak onartzen dituena.

 

Aginduen laburpen-liburuxka:

 

Euskadiko esne-ustiategi txikiei eskatu dakizkiekeen baldintzen egokitzapena – 2017

Euskadiko arrautza-ustiategi txikiei eskatu dakizkiekeen baldintzen egokitzapena – 2017

Euskadin, arautu egin dira baldintza higieniko-sanitarioak egokitzeko eska dakiekeen ekoizpenak, esate baterako, artisau-ekoizpena:

 

126/2012 Dekretua, Euskadiko elikagaien artisau-ekoizpenari buruzkoa,

eta honen ondorengo aldaketa:

43/2014 Dekretua

 

Dekretu horietan jasota zegoen jada dekretuan aipatzen diren artisautza-produktu guztiak edo batzuk egitean, ekoiztean eta eraldatzean bete behar diren baldintza higieniko-sanitarioak egokitu egin daitezkeela, betiere osasun publikoaren arloan indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz eta aplikatzekoa den Europako araudia betez.

Eguneratze data: