Europar Batasuneko estatu kide guztiek nahitaez izan behar dituzte hainbat urteko kontrol-planak, kontrol ofizialei buruzko 882/2004 (EE) Araudiarekin bat. Araudi hori 2019ko abenduaren 14an indargabetuko da, kontrolei eta beste jarduera ofizial batzuei buruzko 2017/625 (EB) Araudia argitaratu ondoren.
Kontrolei eta beste jarduera ofizial batzuei buruzko 2017/625 (EB) Araudia
Hemen eskura dezakezu Araudi berriaren edukiari buruzko informazio gehiago:
Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 17/2008 Legearekin bat, Euskadik Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana 2016-2020 garatu eta onetsi du. Plan berri hori funtsezko tresna da nekazaritzako elikagaien kateko kontrol ofizialak koordinatzeko eta hobetzeko, arlo horretan eskumenak dituzten agintaritza guztientzako lan-sistema komun bat ezartzen baitu. Horrez gain, plan horri esker, bete egiten dira elikagaien segurtasunari eta kalitateari buruzko araudiaren betekizunak.
Planak nekazaritzaren, abeltzaintzaren, arrantzaren eta elikaduraren sektoreei eragiten die. Europako lege-esparrua eta Administrazio Zentralak ezartzen dituen oinarriak errespetatzen ditu, baina, hori bai, EAEko elikagaien ekoizpen-sistemen errealitatera eta erkidegoko administrazioaren egitura berezietara egokituta dago.
2016ko irailaren 16ko Agindua Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuarena; agindu horren bitartez onetsi egiten da EAEko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana.
Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana 2016-2020
Plan honi bost urteko indarraldia emango zaio (2016-2020), bat egin dezan Europako estrategiekin eta Elikakatearen Kontrol Ofizialerako III. Plan Nazionalarekin.
Estatuko plana:
Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionala (PNCOCA)
Eguneratze data: