Elikagai-osagarriak hauek dira: “dieta normala osatzea helburu duten elikagaiak, bakarrik edo konbinatuta efektu nutrizional edo psikologiko bat duten nutrienteen edo beste substantzia batzuen eduki kontzentratuak dituztenak eta dosifikatuta merkaturatzen direnak; hots, kapsuletan, pastilletan, tabletetan, piluletan eta antzeko beste forma batzuetan, hauts-poltsatxoetan, likido-anpoiletan, tanta-kontagailuzko botiletan eta unitate-kopuru txikietan hartu behar diren antzeko likido- eta hauts-formetan”.

 

Dieta askotarikoak eta fruta eta barazki ugarikoak beharrezkoak diren nutriente guztiak eman ditzake; hortaz, ez dago zertan inolako osagarririk hartu. Hala ere, batzuetan behar bereziak egon daitezke, eta kasu horietan gomendagarriak izan daiteke elikagai-osagarriak hartzea.

 

Elikagai-osagarrien xedea da nutrizio-gabeziak zuzentzea, hainbat nutrienteren ingestio egokiari eustea edo funtzio fisiologiko espezifikoei laguntzea. Ez dira sendagaiak; beraz, ez dira erabili behar gizakien gaixotasunak tratatu edo saihesteko. Bada, ordea, horiek kontsumitzeko gomendio bat: banakako jarraibideak ezartzea, mediku, farmazeutiko edo dietista-nutrizionista baten gomendio dietetikoei jarraikiz.

 

Produktuaren etiketan gomendatzen den eguneko dosian hartu behar dira, eta inoiz ez da gaindituko dosi hori.

 

Elikagai-osagarrien kontsumo arduratsurako dekalogoa – AESAN (2019)

 

Bitamina eta mineral gehiegi kontsumitzea kaltegarria izan daiteke edo albo-ondorio kaltegarriak izan ditzake zenbait kasutan. Beraz, bitaminen eta mineralen gehieneko muga ezarri behar da, erabilera segurua bermatzeko elikagai-osagarrietan.

 

Bitamina eta mineralen ingestio onargarriaren gehieneko mailak – EFSA (2018)

 

ELIKAGAI-OSAGARRIAK ARAUTZEA

 

EBn, elikagai-osagarriak elikagai gisa daude araututa. 2002/46/CE Zuzentaraua da elikagai-osagarrien arloan EBko erreferentziazko araudia, eta Elikagai-osagarriei buruzkoa irailaren 26ko 1487/2009 Errege Dekretuaren bidez egokitzen da. Errege Dekretu horretan ezartzen dira elikagai‑osagarrietan osagai gisa erabil daitezkeen bitamina eta mineralentzako arau espezifikoak.

 

Baimendutako bitaminen eta mineralen zerrenda Batzordearen 2009ko azaroaren 30eko 1170/2009 (EE) Erregelamenduak eguneratzen du, zeinaren bidez I. eta II. eranskinak eguneratzen diren bitaminen eta mineralen zerrendei eta elikagaiei erantsi ahal zaizkien formei (elikagai-osagarriak barne) dagokienez.

 

Bitaminak eta mineralak ez bezalako osagaien kasuan, Europako Batzordeak arau bateratuak ezarri ditu, kontsumitzaileak osasunerako egon litezkeen arriskuetatik babesteko. Halaber, ziur edo ustez osasunean ondorio kaltegarriak eragin ditzaketen substantzien zerrenda bat ematen du. Hortaz, horien erabilera kontrolatuta dago.

 

Batzordeak Kontseiluari eta Parlamentuari eginiko txostena, elikagai-osagarrietan bitaminak eta mineralak ez bezalako substantziak erabiltzeari buruzkoa (2018)

EEk edo estatu kideek zalantza adierazi zuten elikagai-osagarrietan osagai gisa erabilitako bost substantziaren segurtasunari buruz, eta EFSA bost substantzia horien segurtasunaren ebaluazioa egiten ari da. Honako hauek dira:

 

 

Zenbatetsi da EBn bitaminak eta mineralak ez bezalako laurehun substantzia baino gehiago erabiltzen direla elikagai-osagarriak egiteko. Europak ez du bateratu oraindik horiek ez bezalako substantziak erabiltzea, eta etorkizunean ere bateratuko ez dela ikusita, zenbait estatu kidek erabaki dute elikagai-osagarriak egiteko erabil daitezkeen substantzien zerrendak egitea:

 

130/2018 Errege Dekretua, martxoaren 16koa, zeinaren bidez aldatu egiten den irailaren 26ko 1487/2009 Errege Dekretua, elikagai-osagarriei buruzkoa

 

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015ko azaroaren 25eko 2015/2283 (EB) Erregelamenduak, elikagai berriei buruzkoak, ebaluatu eta baimendu egiten ditu beste substantzietako batzuk.

 

2017/2470 (EB) Betearazpen Araudiak, 2017ko abenduaren 20koak, ezartzen du Europar Batasunean baimendutako elikagai berrien zerrenda.

 

Elikagai-osagarriak egiteko baimendutako elikagai berrien laburpen-taula – AESAN (2020)

ELIKAGAI-OSAGARRIAK ETIKETATZEA

Elikagai-osagarriek, elikagaitzat jotzen direnez, bete egin beharko dute kontsumitzaileentzako elikadura-informazioari buruzko 1169/2011 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa.

 

Gainera, Elikagai-osagarriei buruzko 1487/2009 Errege Dekretuan etiketatuari, aurkezpenari eta publizitateari buruzko baldintzak ezartzen dira, eta horiek ere bete beharrekoak dira.

 

Era berean, elikagai-osagarrien etiketatuak ez du jasoko dieta orekatuak eta askotarikoak beharrezkoak diren nutrienteen kopurua eskaintzen ez duela dioen edo iradokitzen duen baieztapenik; ez die emango osagai‑gehigarriei gaixotasun bat prebenitu, tratatu edo sendatzeko propietaterik; eta ez ditu aipatu ere egingo propietate horiek.

 

Etiketan honako hauek agertu beharko dute:

 

  • Produktuaren ezaugarriak diren nutrienteen edo substantzien kategoria, edo nutriente edo substantzia horien izaerari buruzko aipamena.
  • Egunero kontsumi daitekeen dosi gomendatua.
  • Ez gainditu berariaz gomendatutako eguneko dosia” ohartarazpena.
  • Elikagai-osagarriak ezin dira erabili dieta orekatua ordezteko” baieztapena.
  • Gorde produktua umeengandik urrun” oharra.
  • Elikagai-osagarriei buruzko 130/2018 Errege Dekretuan ezarritako segurtasun‑ohartarazpenak.

Eguneratze data: