2022ko otsailaren 10ean argitaratu zen Batzordearen 2022ko otsailaren 10eko (EB) 2022/188 Exekuzio Erregelamendua, zeinaren bidez Acheta domseticus espeziea elikagai berri gisa merkaturatzea baimentzen den, izoztuta, lehortuta eta hautsean.

Erregelamendu horrek lehen aldiz jotzen du etxeko kilkerra (Acheta domesticus) elikagai berritzat. Hura merkaturatzea baimendu da izoztuta, lehortuta eta hautsean, datuak babesteko eskaerari jarraikiz; beraz, eskatzaileak baimena izango du produktua merkaturatzeko modu esklusiboan, 5 urtez, “betiere beste eskatzaile batek ez badu baimena lortzen elikagai berri horretarako datu babestuei erreferentziarik egin gabe”. Erregelamendua 2022ko martxoaren 3an sartuko da indarrean.

Acheta domesticus
Acheta domesticus

Erregelamenduaren eranskinean elikagai berria erabiltzeko baldintzak zehazten dira, eta bigarren zatian deskripzioa/definizioa, ezaugarriak/osaera, baimendutako metal astunen kantitateak eta bete beharreko irizpide mikrobiologikoak jasotzen dira.

Ebaluazio zientifiko zorrotz baten ondoren, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) eman zuen irizpenaren arabera elikagaia ez da arriskutsua giza‑osasunaren segurtasunari begira, baina erreakzio alergikoak eragin ahal dizkie krustazeo, molusku eta akaroekin lotutako alergiak dituztenei.