Listeria monocytogenes nonahi agertzen den bakterioa da eta listeriosia eragiten du; gaixotasun hori oso larria izan daiteke, baita hilgarria ere, haurdunentzat, adinekoentzat eta haurrentzat. EBko zoonosiari buruzko One Health 2022 txostenaren arabera, listeriosia izan zen EBn jakinarazitako zoonosietan bosgarrena, 2.738 kasu egon ziren, eta horrek esan nahi du aurreko urtearekin alderatuta % 15,9 igo zela.

 

Listeria monocytogenes delakoaren prebentzioa eta kontrola, bereziki kontsumitzeko prest dauden produktuetan, funtsezkoak dira gaixotasuna prebenitzeko. Hori dela eta, IFS eta QS erakundeek elkarrekin garatu dute harakintza-industriarako laguntza-gida, enpresei lantegian bertan listeria arriskua ebaluatzen laguntzeko; ebaluazioa ahalik eta zehatzena izateko kontuan izan beharreko faktore eraginkorrak adierazi dituzte eta enpresen AAKPKn sartu dute listeriaren prebentzioa ganadua hiltzean, hezurrak kentzean eta haragizko produktuak prozesatzean.

 

L. monocytogenes  gai da hoztutako elikagaietan biziraun eta ugaltzeko; hori dela eta, kontsumitzeko prest dauden elikagaien (RTE) arloa bereziki kezkatzekoa da. Gainera, aurkako ingurumen-baldintzak jasan ditzake eta tenperatura, pH eta gazitasun sorta zabalean hazi, oxigenoarekin edo gabe.