Elikagaien alerta kasuetan ikerketaren, kudeaketaren eta komunikazioaren arloko jardunbide egokiak jasotzen ditu, eta, aldi berean, agintari eskudunekin koordinatzeko irizpideak eta mekanismoak argitzen ditu.

Guia de alertas para operadores

Elikadura-alertak Kudeatzeko Gida Nazionala” produktu ez-seguruak edo desegokiak erabiltzeagatik, fabrikatzeagatik edo merkaturatzeagatik kontsumitzaileen osasunerako zuzeneko edo zeharkako arriskua dagoen egoeretan jarduteko gidalerroak eskaintzen dituen gida laburtua da. Elikagaien Segurtasunerako Organo Iraunkorrak (OPSA) egin du AESANekin lankidetzan. OPSA honako hauek eratzen dute: AECOC, ACES, ANGED, ASEDAS, Nekazaritzako elikagaien kooperatibak, FIAB, Espainiako ostalaritza eta sukaldaritzako markak.

Enpresei, eta bereziki ETEei, alertak kudeatzeko eskakizun legalak interpretatzea eta aplikatzea ahalbidetzen die. Horretarako, azten urteotan nekazaritzako elikagaiak produzitzean eta merkaturatzean ikasitakoa gehitzen da

2020ko amaierako azken bertsioarekin alderatuta, egungo bertsioak alertak kudeatzeko sistema egiaztatzeko gomendioak eta tresnak eskaintzen ditu:

  • Alertak kudeatzeko prozedura autoebaluatzeko tresna bat, online galdetegi batean oinarritua, elikagai-operadoreek hobekuntza-beharren autodiagnostikoa egin ahal izan dezaten.
  • Sistemaren eraginkortasuna eta efizientzia egiaztatzeko simulakroak egiteko eta jarduera horiek gauzatzeko gomendioak.

Gidak autonomia-erkidegoetako harremanetarako puntuak jasotzen ditu, bai eta arazoren bat agertzen denean agintari eskudunei eman beharreko informazioa ere.