2021ko lehenengo lauhilekoan elikagaiei buruzko 1229 jakinarazpen izan dira. Horietatik 404 alertak izan dira (%33), 387 informazio-jakinarazpenak (%31,5) eta 438 mugan egin diren ukapenak (%35,5).

 

 

Gehien jakinarazi diren kutsadurak:

 

Etileno oxidoa sesamo hazietan

Fitosanitarioen hondakinak piper eta zitrikoetan

Aflatoxinak kakahuete eta pistatxoetan

Salmonela enteritidis oilaskoan

Listeria gazta bigunetan eta ahuntz-gaztan

 

 

Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak:

 

1.       Turkia

2.       India

3.       Polonia

4.       Holanda

5.       Espainia

 

 

 

Lauhileko honetan ere etileno oxidoaren maila altuak detektatu dira sesamo hazietan  –gehienak Indiatik ekarritakoak– edo hazi horiek zituzten produktuetan: ogia, tahinia, atun-tatakia…. Halare, aurreko lauhilekoan baino gutxiago izan da.