Koipe, azukre eta gatz askoko elikagai eta edarien publizitatea 2005az geroztik arautzen da Espainian, PAOS izeneko autoerregulazio-kode baten bidez. Elikagaien Segurtasunari eta Nutrizioari buruzko 17/2011 Legeak lege-estaldura eman zion inplikatutako sektoreen arteko arauketa-akordio horri. Dena dela, Lege horren 46.2 artikuluak Gobernuari eskumena ematen dio arlo horretako arauak emateko, haurren eta gazteen babesa bermatze aldera.

 

Azken hamarkadetan zehar, mundu-mailan handitu egin dira gehiegizko pisuarekin eta obesitatearekin lotutako zifrak, eta OMEk obesitatea XXI. mendeko epidemiatzat jo du. Hori dela eta, beharrezkoa da elikadura-sistema eta -testuingurua azpimarratzea, bereziki adingabeei zuzendutako elikagai eta edarien publizitatea.

 

Beharrezkoa da haurrei zuzendutako koipe, azukre eta gatz askoko elikagaien publizitatea ekiditea, helburu hauek betetzeko: adingabeen interes gorena babestea eta euren osasun‑eskubidea bermatzea.

 

Horregatik, Errege Dekretu baten proiektua sortu da, haurrei zuzendutako elikagai eta edarien publizitateari buruz:

Errege Dekretuaren proiektuari buruzko iritzia ezagutzeko, kontsulta publiko bat egin da, inplikatutako edo eraginpeko eragileek iritzia eman dezaten.

Iritziak azaroaren 22ra arte bidal daitezke.