AESANek “Elikagaien eta edarien osaera hobetzeko lankidetza-planeko akordioen betetze-mailari buruzko azken ebaluazioaren txostena” argitaratu du.

 

Elikagaien osaera hobetzea da Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendatutako osasun publikoko neurrietako bat, eta xedea da elikagai-ingurunea zuzentzea eta aukera osasungarriagoak ahalbidetzea.

 

Lankidetza-plana AESANen bidez sustatutako neurri bat da, elikaduraren hainbat sektoretako (fabrikazioa, banaketa, ostalaritza soziala, ostalaritza modernoa eta salmenta) elkarte eta federazioen laguntza jasotzen du. Arloko 182 neurri edo konpromiso biltzen ditu, eta neurri horiek ia 400 enpresa ordezkatzen dituzte.

 

Hautatutako mantenugaiak (azukrea, gatza eta gantzak) murrizteko akordioek 13 elikagai‑ eta edari‑talde (57 azpikategoria) hartzen dituzte, eta hautatutako mantenugaien batez besteko eduki basala murrizteko ehunekoa ezartzen dute.

 

  • AESANek 3.121 produktu eskuratu ditu akordioak ebaluatzeko. Produktuen % 35,2 azukrearen, gatzaren, gantza osoaren eta/edo gantz asearen edukia zehazteko analitikaren bidez ere ebaluatu dira.
  • Ostalaritza sozialaren sektorearen konpromisoak 41 enpresatan ebaluatu dira. Enpresa horiek 7.348 zentro publiko zein pribaturi (ikastetxeak, enpresak, ospitaleetako kafetegiak, administrazio publikoko zentroak eta mantenu osoko zentroak) ematen diete zerbitzua.
  • Ostalaritza modernoaren sektorearen konpromiso kuantitatibo eta kualitatiboak 24 enpresatan ebaluatu dira eta enpresa horiek lurralde nazionaleko 4.198 establezimenduri ematen diete zerbitzua.

 

 

Horrez gain, elikagaien osaera mantenugai kritikoei dagokienez hobetzeko ildoari jarraikiz, apirilaren 1ean sartu zen indarrean ogian gehieneko gatz-edukia murrizteko araua, hain zuzen ere, 308/2019 Errege Dekretua. Dekretu horren xedea da kontsumitzaileei produktu osasungarriagoa eskaintzea: ogi arruntak, produktu amaitu gisa, 1,31 gramoko gehieneko gatz‑edukia izan behar du ogiaren 100 gramoko.