ACSAk (Agència Catalana de Seguretat Alimentària) “Elikagaien industriako autokontrolerako arduradunaren eskuliburua” argitaratu du, elikagaien industrian bermatu beharreko betekizunei buruzko orientabide praktiko gisa balio dezan.

Eskuliburuak erreferente gisa balio du elikagaien enpresa txiki eta ertainetan elikagaien autokontrola eta manipulazioa gainbegiratzeaz arduratzen diren pertsonak prestatzeko, hala arduraduna operadorea bera denean zein funtzio hori eskuordetu zaien pertsonen kasuan.

2004ko apirilaren 29ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 852/2004 (EB) Erregelamenduak, elikagai-produktuen higieneari buruzkoak, espresuki ezartzen du elikagaien enpresetako operadoreek, elikagaien higieneari dagokionez, elikagai-produktuen manipulatzaileen gainbegiraketa eta heziketa edo prestakuntza bermatu behar dituztela, haien lan-jarduerarekin bat.

Kasu bakoitzean, eskuliburua enpresaren arabera egokitu eta moldatu beharko da, sektorearen eta bere prozesuen konplexutasunaren arabera.