Ardoaren etiketei buruzko berriak
2021/2117 (EB) Erregelamenduak ardoak etiketatzeko arauak aldatzen ditu, eta nahitaezko aipamen guztiak adierazi beharko dira, 1169/2011 (EB) Erregelamenduarekin bat, zeina kontsumitzaileari emandako elikadura-informazioari buruzkoa den.
2023ko abenduaren 8tik aurrera, egun etiketan adierazten diren aipamenez gain, nahitaezkoa izango da osagaien zerrenda eta informazio nutrizionala adieraztea ardoetan.
BERRITASUNAK ETIKETAN
Nahitaez adierazi beharko dira hauek: osagaien zerrenda eta informazio nutrizionala
Osagaien zerrendan ardoaren osagai guztiak jasoko dira, pisu handienetik txikienera.
Informazio nutrizionala taulatan jasoko da, 100 ml-ko neurritan. Energia-balioaz gain, hauen kopuruak jasoko ditu: gantzak, gantz aseak, karbohidratoak, azukreak, proteinak eta gatza.
Bi aukera daude etiketan informazioa emateko: Informazio guztia etiketa fisikoan edo informazio berriaren zati bat etiketa digital batean, QR kode baten bidez
ALERGENOEN moduan, ENERGIA-BALIOA nahitaez adierazi beharko da etiketa fisikoan. «E» (energia) sinboloarekin adieraz daiteke, eta, balioa, kilokaloria eta kilojouletan, beti 100 ml-ko neurritan.
Osagaien zerrenda eta informazio nutrizionala QR kode baten bidez adieraz daiteke, nahitaezko beste aipamen batzuen ikuseremu berean.
QR kodearen lehen helmuga-pantailak:
– Ezin du merkataritza- edo marketin-informaziorik eman
– Ezin ditu bildu eta jarraitu erabiltzaileen datuak
OSAGAIEN ZERRENDA
Osagaien zerrendaren izenburuan “osagaiak” hitza jasoko da. Bertan jasoko dira ARDOAREN OSAGAI GUZTIAK, pisu handienetik txikienera (% 2tik beherakoak beste ordena batean zerrenda daitezke).
Bitarteko elektroniko baten bidez ere jaso daiteke (merkataritza-informaziorik erakutsi eta erabiltzaileen datuak jarraitu gabe), botilan itsatsitako etiketa batean.
ALERGENOAK
Nahiz eta osagaien zerrenda bitarteko elektronikoekin eman, alergia edo intolerantziak sortzen dituzten substantziak etiketa fisikoan jaso behar dira.
Alergenoak modu tipografikoan nabarmendu behar dira osagaien zerrendan, edo, bestela, “XX dauka” ipini behar da aurretik, osagaien zerrenda elektronikoa bada.
Gainera, piktogramak ere erabil daitezke.
INFORMAZIO NUTRIZIONALA
Informazio nutrizionala taulatan jasoko da.
Informazio nutrizionalak honakoak jasoko ditu, beti 100 ml-ko neurritan:
a) ENERGIA-BALIOA kJ eta kcal-etan
b) Honakoen kopuruak: gantzak, gantz aseak, karbohidratoak, azukreak, proteinak eta gatza.
Energia-balioa beti jasoko da etiketa fisikoan, eta “E” sinboloarekin (energia) adierazi ahal izango da.
Kopuruak 0 edo gertukoak direnean, “Eduki hutsalak ditu…” adierazi ahal izango da.