Txikizkako merkataritzako saltegietan oso ohikoa da produktuak (batik bat, haragiaren eratorri egosiak eta gaztak) saltzeko moztu edo xerratzea eta ontziratzea. Kontsumitzeko prest dauden produktu horiek bere bizitza erabilgarriaren amaiera bitartean bakterio patogenoekin (bereziki L. monocytogenes) kutsa ez daitezen, funtsezkoa da baldintza higieniko egokiak bermatzea xerratzeko, mozteko eta ontziratzeko prozesuetan.

 

Bizitza erabilgarria da produktuak segurua izaten jarraitzen duen eta eta kalitate-zehaztapenak aurreikusitako biltegiratze- eta erabilera-baldintzetan betetzen dituen denbora‑tartea. Bizitza erabilgarria aintzat hartu beharko da higiene-jardunbide egokietan eta autokontrolean oinarritutako prozeduretan.

 

Langileei bizitza erabilgarria ezartzen laguntzeko, AESANek Kontsumitzeko prest dauden eta txikizkako saltegietan saldu aurretik xerratu edo moztu eta ontziratzen diren elikagaien bizitza erabilgarria izeneko dokumentua argitaratu du, eta haren xedea da saltegi txikizkarietan saldu aurretik zenbait elikagairen bizitza erabilgarriaren zenbait balio onargarri ezartzea.

 

Aintzat hartutako produktuen kategoriak eta azpikategoriak:

 

L. monocytogenes patogenoaren hazkundea ahalbidetu dezaketen kontsumitzeko prest dauden elikagaien kategoria eta azpikategoria hauek gehitu dira:

 

  • Haragi-produktu egosiak (patea barne).
  • Gazta
    • Gazta freskoak eta heltze laburrekoak
    • Heltze ertaineko gaztak
    • Gazta onduak