RASFF elikagaiak: 2023 urteko laburpena
2023 urtean zehar, elikagaiei buruzko 4205 jakinarazpen izan dira. Horietatik, 1177 (%28) alertak izan dira, 1614 (%38,5) informazio-jakinarazpenak eta 1414 (%33,5) mugan egin diren ukapenak.
Arrisku guztietatik, hondakin fitosanitarioek eta kutsadura biologikoak eragin dute jakinarazpen gehien (% 22,5 bi kasuetan), eta jaitsi egin dira bai fitosanitarioak, % 25,5etik, bai kutsadura biologikoa, % 23,5etik. Iruzurrak oso hurbil daude, aurreko urteko % 19aren aldean zertxobait gora egin baitute. Kutsadura kimikoa eta metal astunak ere igo egin dira, % 6tik eta % 3,5etik, hurrenez hurren; kutsadura fisikoa eta toxina naturalak, berriz, ehuneko berdinetan mantendu dira.
Hauek dira antzemandako arriskuei dagozkien urteko neurriak eta lauhilekoko izan duten bilakaera:
Kutsatutako produktuen jatorriari dagokionez, urtean zehar, aipatu behar da Europak (%44,5) eta Asiak (%31,5) eragin dituztela jakinarazpen gehienak. Pasa den urtearekin konparatuta, Europan kopurua altuagoa izan da eta Asian, berriz, bajuagoa.