1021/2022 Errege Dekretua argitaratzearekin batera (horren bidez, txikizkako merkataritza-establezimenduetan elikagaien ekoizpenaren eta merkaturatzearen higienearen arloko betekizun jakin batzuk arautzen dira), establezimendu horiei aplikatu beharreko arau-esparru nazionala sinplifikatu egin zen. Hala ere, Errege Dekretuaren zenbait alderdik zalantza asko sortzen dituzte aplikazio praktikoari dagokionez.

 

Zalantza horiek argitzeko, dokumentu bat argitaratu da, artikuluka multzokatutako galderen eta erantzunen formatua duena. Hala, orientazioa eman nahi zaie txikizkako merkataritza-establezimenduetako operadoreei eta mota horretako establezimenduetan kontrol ofizialak egiteaz arduratzen diren agintari eskudunei.

 

Erantzuten diren zalantza guztien artean, honako hauek daude:

 

Gizarte-egoera ahulean daudenei elikagaiak aldizka banatzen dizkien auzo-elkarte bat txikizkako merkataritza-establezimendu gisa erregistratu behar da?

Zein da catering-zerbitzua ematen duen jatetxe baten eta bere jarduera jatetxearen eremu berean egiten duen sukalde zentral baten arteko aldea?

 

Txikizkako establezimendu batek saldu al diezazkieke beste txikizkari batzuei haiek egindako animalia-jatorrikoak ez diren produktuak, establezimenduan egin ez diren animalia-jatorriko produktuak eta establezimenduan egindako janari prestatuak? Gainera, Internet bidez hornitu ditzake?

 

Okindegi-establezimendu batzuek masa jasotzen dute eta erre besterik ez dute egiten. Errege Dekretu horren esparruan, ogia erretze hori ekoizpen propiotzat hartzen al da?

 

Erdibitutako kalabazak hozkailuan kontserbatu behar dira?

 

Haragi txikitua prestatzen duten txikizkako merkataritza-establezimenduek izoztu al dezakete?

 

Etxebizitza pribatu batean prestatutako produktuak “online salmenta“ bidez sal litezke?