Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) “Irakurri aukeratu aurretik. Informazioa kontuan hartuta, hobe elikatu gaitezke” kanpaina abian jarri du. Kanpainaren xedea da kontsumitzaileengan elikagaien etiketan jasotako nutrizio‑informazioa irakurtzeko kontzientzia sortzea, elikadura osasuntsua izateko erabaki kontzienteak har ditzaten.

 

Egungo lege-esparruak xedatzen du elikagaietan nutrizio-informazioa jartzea derrigorrezkoa dela, eta informazio hori taula batean jasota dago. Informazio horri esker elikagaien balio kalorikoaren eta mantenugai jakin batzuen berri izan dezakegu.  Nutrizio-elementu jakin batzuek osasunaren esparruan garrantzia handia dute, hala nola gantz aseak, azukreak eta gatza, eta derrigorrezko nutrizio-informazioan jasota daude.

 

Kontsumitzaileek etiketan jasotako informazioa erraz ulertu behar dute, jakinaren gainean erabakiak hartu eta bizitzako eran aldaketak egiteko, bizitza osasungarriagoa izateko. Horretarako, azalpen bideo bat argitaratu dute. Bideoan, elikadura-produktu bat erosi aurretik etiketa irakurtzearen garrantzia azpimarratzeaz gain, erabaki osasuntsuena egiteko nutrizio-taularen gakoak eskaintzen dituzte.