Ale honetako monografiak Elikadura eta Nekazaritzako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) eta Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Elikagai Gehigarrietako Adituen Batzorde Mistoaren (JECFA) 95. bileran prestatu ziren, 2022ko ekainaren 6-17 eta 22an bildu baitzen birtualki. Monografia horietan Batzordeak aztertutako elikagai-gehigarri espezifikoei buruzko datuen laburpenak daude

OMEk Elikagai Gehigarrietako Adituen Batzorde Mistoaren (JECFA) agiri bat argitaratu du, zenbait elikagai-gehigarriri buruzko ebaluazioen seriekoa.  Ale honek bi txosten tekniko ditu, baita JECFAren aurreko bileren ondoriozko beste txosten eta agiri batzuk ere.

 

JECFA organo aholkulari zientifikoa da eta zeregin hori du FAOn, OMEn eta Codex Alimentarius Batzordean elikagai-gehigarrien segurtasunari eta elikagaietan dauden albaitaritzako botiken hondarrei, toxikoei eta kutsatzaile naturalei dagokienez. Batzordeek zeregin hori egiteko, beraien bileren txostenak prestatzen dituzte eta kontuan izan dituzten substantziei buruzko azterketa monografikoak argitaratzen dituzte (hondarrak, toxikoak, dietaren bidez izandako esposizioa…).

 

Ale honetako monografiak OME eta FAOko adituek prestatu zituzten aurreko ebaluazioetan, espedienteetan eta lan dokumentuetan oinarrituta, dela ebaluatu beharreko konposatuaren arduradunek emandakoak izan, dela literatura zientifiko garrantzitsuan argitaratuak izan edo Codexeko kideek aurkeztutako datuetatik atera. Eta eskura dauden datu eta agiri guztien azterketa independenteak egin eta gero atera dira ondorioak.

 

Ale honetan,

 

Elikagai-gehigarri espezifiko hauen segurtasun-ebaluazioaren monografiak argitaratu dira:

  • α-Amilasa (JECFA95-1), Geobacillus stearothermophilus-ena, Bacillus licheniformis-en adierazia.
  • α-Amilasa (JECFA95-2), Geobacillus stearothermophilus-ena, Bacillus licheniformis-en adierazia.
  • α-Amilasa (JECFA95-3), Rhizomucor pusillus-ena, Aspergillus niger-en adierazia.
  • Amiloglucosidasa (JECFA95-4), Rasamsonia emersonii-rena, Aspergillus niger-en adierazia.
  • Asparaginasa (JECFA95-5), Pyrococcus furiosus-ena, Bacillus subtilis-en adierazia.
  • β-amilasa (JECFA95-6), Bacillus flexus-ena, Bacillus licheniformis-en adierazia.
  • Lipasa (JECFA95-7), Thermomyces lanuginosus eta Fusarium oxysporum-ena, Aspergillus oryzae-n adierazia.
  • Xilanasa (JECFA95-9), Bacillus licheniformis­-ena, Bacillus licheniformis-en adierazia.

 

Erlazionatutako agente aromatizatzaile-taldeen segurtasun-ebaluazioa:

  • Zetona aliziklikoak, alkohol sekundarioak eta antzeko esterrak.